94 441 17 01 | asfaltosuribe@asfaltosuribe.com | Sagrado Corazón 4, 1º Oficina 4 · 48011 Bilbao
ESEUENFR
Asfaltos Uribe

Pribatutasun gidalerroak

ASFALTOS URIBE S.A.-n, zure datu pertsonalen pribatutasuna bermatzeko lanean dihardugu. Pribatutasun-gidalerroak eguneratu ditugu, gure erakundearekin harremanetan jartzen diren pertsonen datuak nola bildu, erabili eta gordetzen ditugun argi eta garbi jakinarazteko:

Tratamenduaren arduraduna

Edozein bide erabilita (adibidez, posta elektronikoz, aurrez aurre, fax bidez, posta arruntaz…) ASFALTOS URIBE S.A.-ri datu pertsonalak ematen dizkion erabiltzaileari jakinarazi egin zaio ondokoa dela datu-tratamenduaren arduraduna:
ASFALTOS URIBE, S.A., Jesusen Bihotza plaza, 4. zenbakia, 1. solairua, 4. bulegoa, 48011 Bilbo (Bizkaia).
Telefonoa: 94 441 17 01
Helbide elektronikoa: lopd@asfaltosuribe.com

Datu-tratamenduaren xedeak

ASFALTOS URIBE S.A.-n, xede hauekin tratatzen ditugu datuak, datu horiek eman izanaren arrazoiaren arabera:

  1. Informazio-emailearekin harremanetan jartzeko, haren eskaera, eskari edo kontsultei erantzuteko, eta agindutako zerbitzuak emateko.
  2. Bezeroak kontratatutako prestazioa emateko, eta hura fakturatu eta kobratzeko.
  3. Bezeroen zorroa kudeatu eta kontrolatzeko.

Datuen tratamenduaren iraupena

Bezeroarekiko harremana kudeatzeko datuak, baita zerbitzuak fakturatu eta kobratzeari dagozkionak ere, kontratua indarrean dagoen bitartean gordeko dira. Behin harremana amaituta, hala dagokionean, legeria aplikagarriak eskatzen duen denboraz gorde ahal izango dira datu horiek, kontratuaren ondoriozko balizko erantzukizunak preskribatu arte.

Datuak tratatzeko legitimazioa

Gogorarazten dizugu uko egin diezaiokezula datuen tratamenduari. Horretarako, gidalerro hauetan deskribatutako edozein bide erabil dezakezu.

Zure datuak jakinaraztea

Erakunde hauei jakinaraziko dizkiegu datuak:

Zure eskubideak

Beren datuak ematen dizkiguten pertsonek eskubide hauek izango dituzte:

Hirugarrenen datuak

Hirugarrenen datuak transmititzen badituzu, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 14. artikuluan aurreikusitakoa jakinarazi beharko diezu, aipatu erregelamenduak ezarritako baldintzetan.

(2018ko maiatzaren 25ean eguneratuta)