Asfaltos Uribe, S.A. jakitun da bere jardunak ingurumenean eta bere langileen osasunean eragina duela; ondorioz, kalitatezko zerbitzua eman nahian, honako konpromiso hauek hartu ditu bere gain:
- Kalitatezko enpresa-antolakuntza baten ondorioz , kalitatezko zerbitzua ematea .
- Emakumeen eta Gizonen arteko berdintasuna sustatzea.
- Gure jardunean zehar aintzat hartzea kutsaduraren prebentzioa , ingurumenaren babesa eta hobekuntza, eta langileen segurtasuna eta osasuna.
- Ikusi kalitate-, ingurumen- eta laneko segurtasun-politikari buruzko dokumentua
- Ingurunea zaintzea eta hobetzea , jardunbide hauek zehaztuta: garapen jasangarria bultzatu, kutsadura ekidin eta bere jarduerekin lotutako ingurumen alorrak murriztu . Helburu horrekin egiten ditu bere jardueren izaera, garrantzia eta ingurumenarekiko alderdiak ezagutzeko beharrezkoak diren kontrolak, analisiak eta ikerketak. Ezagutza horrek ziurtatzen du ingurumen-politika eta politika horretatik eratortzen diren ekintzak egokiak izatea.
- Borondatez betetzen dituen baldintzez gain, derrigor aplikatu beharreko legedia eta araudia ezagutzen ditu, eta bere konpromisoa baieztatzen du haiek ezartzen duten esparru barruan aritzeko. Jardueren kontrol operazionala gauzatzen da, ingurumena zaintzeko proposatu diren helburu eta xedeak betez.
- Gure bezeroen asebetetasuna, ingurumenaren babesa eta hobekuntza, eta langileen segurtasuna eta osasuna ahalbidetuko dituen kudeaketa-sistema (SIG) bat ezartzea eta mantentzea . Sistema horren ardatza dira batetik, UNE-EN ISO 9001:2015 eta UNE-EN ISO 14001:2015 erreferentzialetan ezarritako eskakizunekiko konpromiso esplizitua, eta, bestetik, ISO 45001:2018 erreferentzialeko betebehar zehatzak.
- Helburuk eta xedeak urtero zehaztea eta berrikustea , Kalitate-, Prebentzio eta Ingurumen-politika betearazteko tresna gisa.
- Langileen artean prestakuntza- eta informazio-jarduerak egitea , bai haien lanpostuan jarduteko eta darabiltzaten baliabideak erabiltzeko gaituak egon daitezen, bai helburuak lortzeko garaian inplikazioa areago dezaten
- Komunikazio zabala eta gardena erabiltzea interesa duten alderdi guztiekin.
- Aitzindaritza, etengabeko hobekuntza eta sentsibilizazioa erabiltzea garapen iraunkorrarekiko gure konpromisoan aurrera egiteko
- Etorkizun iraunkorragorako lan egiten dugu
Ziurtapenak
- ISO 9001 — Kalitate-kudeaketa
- ISO 14001 — Ingurumen-kudeaketa
- ISO 45001 — Laneko osasuna eta segurtasuna
- ISO 14064-1 — Karbono-aztarna