94 441 17 01 | asfaltosuribe@asfaltosuribe.com | Sagrado Corazón 4, 1º Oficina 4 · 48011 Bilbao
ESEUENFR
Asfaltos Uribe

Lege-oharrak

Webgune hau Asfaltos Uribe, S.A.-rena da. Bilboko Merkataritza Erregistroan inskribatuta dago, 878. liburukian, 566. liburuan, 118. folioan, 5617. orrian, 1. inskripzioan, A-48.108484 IFKrekin eta Jesusen Bihotza plaza, 4, 1. solairua, 4. bulegoa, 48011 Bilbo (Bizkaia) helbidearekin.

Jabetza intelektuala

Jabetza intelektual eta industrialeko eskubideei buruzko Espainiako legeriak babesten du webgune honen edukia (testuak, irudiak soinuak, animazioak, etab.), baita webgunearen diseinu grafikoa eta iturburu-kodea ere, ASFALTOS URIBE, S.A.-ren mesede. Beraz, erabat debekatuta dago haiek erreproduzitu, banatu edo jakinaraztea, ez osorik ezta zati batean ere, ASFALTOS URIBE, S.A.-k berariazko baimena eman ezean.

Webguneko edukia eta estekak

ASFALTOS URIBE, S.A.-n ez dugu erantzukizunik gure webguneko edukiaz egiten den erabilera txarraren gainean. Datuak atzitzen edo erabiltzen dituen pertsona izango da horren erantzule bakarra. Era berean, ez dugu erantzukizunik webgune honetako esteka edo bilatzaileak erabilita atzi daitezkeen hirugarrenen webguneetan dagoen informazioaren gainean.

Webgunea eguneratzea eta aldatzea

ASFALTOS URIBE, S.A.-k eskubidea du, aldez aurretik jakinarazi gabe, webguneko informazioa eta webgunearen konfigurazioa eta aurkezpena aldatzeko edo ezabatzeko, horren gaineko erantzukizunik hartu gabe.

Alderdi teknikoei buruzko oharpena

ASFALTOS URIBE, S.A.-k ez du erantzukizunik hartuko Interneteko konexioaren ondorioz sor daitezken arazo tekniko edo ekipo informatikoen hutsegiteen gainean, ezta ASFALTOS URIBE, S.A.-ren kontroletik kanpo bidegabe esku-sartzeagatik hirugarrenek eragindako kalteen gainean ere. Gureak ez diren iturrietatik datorren informazioa ematen dugunean ere, ez ditugu gure gain hartuko informazio horretan egon daitezkeen akatsen, hutsegiteen edo ez-egiteen ondorioz erabiltzaileak izan ditzakeen kalteak edo galerak.