Pribatutasun- eta cookie-gidalerroak

Cookieak erabil ditzake webguneak, baldin eta ezinbestekoak badira funtzionamendu ezin hoberako eta erabiltzaileak eduki dinamikoa ikusteko.

Webgunearen erabiltzaileak neurtzeko eta analisi estatistikoak egiteko ere erabiltzen ditugu cookie analitikoak. Inolaz ere ez ditugu cookieak erabiliko informazio pertsonala biltzeko.

PRIBATUTASUN-GIDALERROAK
(2018ko maiatzaren 25ean eguneratuta)

ASFALTOS URIBE S.A.-n, zure datu pertsonalen pribatutasuna bermatzeko lanean dihardugu. Pribatutasun-gidalerroak eguneratu ditugu, gure erakundearekin harremanetan jartzen diren pertsonen datuak nola bildu, erabili eta gordetzen ditugun argi eta garbi jakinarazteko:

Tratamenduaren arduraduna

Edozein bide erabilita (adibidez, posta elektronikoz, aurrez aurre, fax bidez, posta arruntaz…) ASFALTOS URIBE S.A.-ri datu pertsonalak ematen dizkion erabiltzaileari jakinarazi egin zaio ondokoa dela datu-tratamenduaren arduraduna:
ASFALTOS URIBE, S.A., Jesusen Bihotza plaza, 4. zenbakia, 1. solairua, 4. bulegoa, 48011 Bilbo (Bizkaia).
Telefonoa: 94 441 17 01
Helbide elektronikoa: lopd@asfaltosuribe.com

Datu-tratamenduaren xedeak

ASFALTOS URIBE S.A.-n, xede hauekin tratatzen ditugu datuak, datu horiek eman izanaren arrazoiaren arabera:

  1. Informazio-emailearekin harremanetan jartzeko, haren eskaera, eskari edo kontsultei erantzuteko, eta agindutako zerbitzuak emateko.
  2. Bezeroak kontratatutako prestazioa emateko, eta hura fakturatu eta kobratzeko.
  3. Bezeroen zorroa kudeatu eta kontrolatzeko.

Datuen tratamenduaren iraupena

Bezeroarekiko harremana kudeatzeko datuak, baita zerbitzuak fakturatu eta kobratzeari dagozkionak ere, kontratua indarrean dagoen bitartean gordeko dira. Behin harremana amaituta, hala dagokionean, legeria aplikagarriak eskatzen duen denboraz gorde ahal izango dira datu horiek, kontratuaren ondoriozko balizko erantzukizunak preskribatu arte.

Datuak tratatzeko legitimazioa

  • Adostasuna, dagokion zerbitzua ematea eta tratamenduaren arduradunari ezarritako legezko betebeharrak betetzea dira datuen tratamendurako oinarri legala.

Gogorarazten dizugu uko egin diezaiokezula datuen tratamenduari. Horretarako, gidalerro hauetan deskribatutako edozein bide erabil dezakezu.

  • Bezeroak ez diren erabiltzaileei jakinarazpen komertzialak bidaltzeko, haiei eskatu zaien adostasuna hartzen da oinarritzat. Baimen hori bertan behera uzteko aukera dute. Baimena bertan behera utziz gero, ez da aldaketarik egongo kontratuaren gauzatzean. Hala ere, aldez aurretik datuak tratatu badira, ez da haien zilegitasuna aldatuko nahiz eta baimena bertan behera utzi.

Zure datuak jakinaraztea

Erakunde hauei jakinaraziko dizkiegu datuak:

  • Kobrantza eta ordainketak kudeatzeaz arduratzen diren finantza-erakundeei.
  • Eskumena duten administrazio-publikoei; legez ezarritako kasuetan eta bertan zehaztutako helburuetarako.

Zure eskubideak

Beren datuak ematen dizkiguten pertsonek eskubide hauek izango dituzte:

  • Edonork du bere datu pertsonalak tratatzen ditugun edo ez jakiteko eskubidea. Hala adierazten duten pertsonek beren datu pertsonalak atzitzeko eskubidea dute, baita datu okerrak zuzentzeko eskatzeko ere; edo, hala dagokionean, datu horiek ezabatzeko eskatzeko (besteak beste, bildu ziren helburuetarako jada behar ez direnean).
  • Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrean aurreikusitako baldintzen arabera, hala nahi duten erabiltzaileek beren datuen tratamendua edo eramangarritasuna muga dezakete. Kasu horretan, erreklamazioak egiteko edo erreklamazioen aurrean defendatzeko soilik erabiliko ditugu datuak.
  • Inguruabar jakinetan, eta haien egoera bereziarekin loturiko arrazoiengatik, hala nahi dutenek uko egin diezaiokete beren datuen tratamenduari. Helburu espezifiko baterako baimena eman baduzu, baimen hori noiznahi ken dezakezu, aldez aurretik emandako baimenean oinarrituta egindako tratamenduaren zilegitasuna aldatu gabe. Horrelakoetan, datuak tratatzeari utziko diogu; edo, hala dagokionean, helburu zehatz horretarako datuak tratatzeari utziko diogu, salbu eta premiazko arrazoi legitimoak badaude edo litezkeen erreklamazioen defentsa dela eta.
  • Aipatu eskubide guztiak erabiltzeko, Pribatutasun-gidalerro hauetako “Tratamenduaren arduraduna” atalean adierazten diren bideak erabil daitezke.
  • Zure eskubideak urratzen badira, bereziki eskubide horiek erabili ezin izan dituzunean, erreklamazio bat jar dezakezu Datuak Babesteko Espainiako Bulegoaren aurrean (harremanetarako datuak hemen: www.agpd.es) edo eskumena duen beste kontrol-agintaritza baten aurrean. Dituzun eskubideei buruzko informazio gehiago lortzeko, jarri harremanetan erakunde horiekin.

Hirugarrenen datuak

Hirugarrenen datuak transmititzen badituzu, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 14. artikuluan aurreikusitakoa jakinarazi beharko diezu, aipatu erregelamenduak ezarritako baldintzetan.

Sitio web optimizado por: SEO Valencia
Plugin Modo Mantenimiento patrocinado por: Plugin WordPress Maintenance