Bide-segurtasunaren gaineko auditoriak

Asfaltos Uribek, bide-segurtasunaren gaineko auditorien bitartez, errepideek segurtasun alorrean agertzen dituzten arazoak aztertzen ditu eta konponbideak proposatzen ditu. Bidea osatzen duten osagai guztien diseinuan egon daitezkeen ahultasunak edo/eta gabeziak antzematen ditugu, ezbehar-tasa murrizten lagunduko duten errepide seguruagoak diseinatzeko eta ustiatzeko asmoz.

Helburua
Gure helburua da azpiegituretan bide-segurtasuneko neurri egokiak jartzea (prozesu desberdinetan: aurretiazko azterketan, proiektuan, eraikitzean, martxan jartzean eta ustiapenean). Horretarako, errepideak erabiltzeko baldintzak hobetu, istripuak aurreikusi, istripu horien zergatiak ikertu eta konponbideak proposatzen ditugu. Hori guztia, gainera, kontuan izanda proiektuek eta proposatutako jardunbideek ingurumenarekiko kudeaketa zuzena izan behar dutela.

Etapak eta aldiak
Bide-segurtasuneko auditorien prozesu logikoahasten da bidearen eraikitze-proiektuko hasierako plangintzaren eta geroko lanketaren analisiarekin. Horren xedea zera da: diseinatze-prozesuan bide-segurtasunari, zuzen edo zeharka, eragiten dioten egoerak edo baldintzak zuzendu eta hobetu ahal izatea.

Auditoriabada eraiki berria den eta plangintza- eta diseinu-fasearen barruan aztertu ez den tarte bati buruzkoa (ireki osteko auditoria esaten zaio horri), haren helburuak dagoeneko existitzen den diseinua ebaluatzera bideratzen dira, benetan nola funtzionatzen duen ikusteko.

Emaitzak eta bukaerako txostena
Bide-segurtasunaren gaineko auditoria bat egitean, errepideko osagai guztiak aztertzen dira, honako hauei erreparatuz:

  • Seinaleztapen bertikala eta horizontala
  • Kartelak
  • Balizak
  • Eusteko baliabideak
  • Bazterrak
  • Sarbideak
  • Argiztapena
  • Loturak eta bidegurutzeak
  • Zoruak
  • Zeharbideak
  • Drainadura
  • Tunelak
  • Balaztatzeko guneak

Sitio web optimizado por: Posicionamiento en Google
Plugin Modo Mantenimiento patrocinado por: Plugin WordPress Maintenance